2025/6/16
Bihartik aurrera, ekainak 17, asteartea, eta agortu arte, GetxoBonoak trukatu ahal izango dira Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak abian jarritako ekimenari atxikitako 203 saltokietan. Ekimen honen helburua da tokiko merkataritza txikia suspertzea eta udalerriko merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzea. Ezinbestekoa izango da NANa erakustea saltokiak datuak egiaztatu ditzan.
Getxotarrek oso harrera ona egin diote GetxoBonoak trukatzeko eskubidearen aktibazioari (aurtengo berrikuntza). 8.200 pertsona baino gehiago hurbildu dira saltokietara, GetxoBonoak eskuratzeko eskubidea ematen duen aldez aurreko nahitaezko erosketa egitera. Batez beste 61 euroko erosketa eginda, 500.000 eurotik gorako negozio-bolumena sortu da.
Juanma González Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duen bezala, “proba pilotu hau pauso bat da beherapenetan oinarritutako tokiko merkataritzaren sustapena atzean uzten duen eredu baterantz, bezeroekiko harremana indartzera bideratutako sustapen eredu bati bide emateko (fidelizazioa). Aldaketa horrek konpromisoa islatuko du epe luzera balioa eskaintzeko (hurbiltasuna, arreta pertsonalizatua...), Getxoko merkataritzan konfiantza dutenen leialtasuna saritzeko eta, horrela, kide izatearen sentimendua indartzeko”.