2025/6/11
Getxolanek, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak, jarraitzen du 2024an bere laguntzaz eratutako enpresei ikusgarritasuna emateko ekimenarekin. Joan den asteartean, ekainaren 10ean, bigarren saioa izan zen, eta bost enpresa berrik aukera izan zuten aurkezteko eta balio handiko konexioak ezartzeko.
Ekintzailetzari laguntzeko Getxolanen doako zerbitzu integralak ekintzaileei laguntzen die ideiaren hasierako fasetik beren negozioak abian jarri eta garatu arte. Eratu ondoren, enpresek gure aholkularitza eta laguntza izaten jarrai dezakete.
Proiektu horien zabalkundea maximizatzeko helburuaz, Arloak aurkezpen-jardunaldi hauek antolatzen ditu, jardunaldiok osatzen dira sare sozialetarako eta beste komunikazio-kanal batzuetarako albisteez eta eduki digitalez.
Saio horiek enpresa berriei gune ezin hobea eskaintzen diete,honako hauetarako:
Azken batean, aukera bikaina dira elkar ezagutzeko, hobetzeko bideak aztertzeko eta Getxoko ekosistema ekintzailearen barruan lankidetza sustatzeko.
Ekainaren 10eko saioan parte hartu zuten enpresak eta dendak hauek izan ziren:
| IZEN KOMERTZIALA | AKTIBITATEA | KONTAKTUA | SAREAK |
|
BEWE |
Prestakuntza,coaching,tailerrak eta teambuilding |
Juan Bautista Zabala 12. 1º Dpto 8. Algorta |
|
|
MOVE FISIOTERAPIA |
Fisioterapia |
Negubide Kalea, 7. Las Arenas |
|
|
MAIDER CROCHET TOKI |
Artisau-workshopa |
C/ Andrés Cortina, 20, Algorta |
|
|
OSCAR PASCUAL LÓPEZ |
Dantza irakaslea |
||
|
AVIENTÓ |
Txangoak belaontzian |
¡EZAGUTU ITZAZU #GETXOEKIN!