2025/3/10
Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak GetxoAktibaTU! programaren beste edizio bat jarri du abian, udalerriko merkataritza-ardatzak ikusarazi, sustatu eta biziberritzeko helburuaz.
Getxolaneko Ekonomia Sustapena Arloko zinegotzi Juanma Gonzalezek gogorarazi duenez, “GetxoAktibaTU!-k hainbat helburu ditu: udalerriko hiri-ingurunea eta merkataritza-guneak dinamizatzea; tokiko talentua eta ekintzailetza detektatzea, eta pertsonak hori partekatzera animatzea; herritarrei jarduera-programa oso bat eskaintzea, horren bidez negozio berriak deskubritzeko eta gozatzeko, eta udalerriak dituen negozioen eta profesionalen aniztasuna ikusarazteko”.
Iaz 600 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte GetxoAktibaTU! programaren barruan egindako jardueretan. 65 ekitaldi baino gehiago izan ziren, apiril eta urri bitartean egindakoak, guztiak udalerriko profesionalek, elkarteek eta negozioek antolatuak. Bederatzi urteko ibilbidean, 13.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu programatutako 700 jarduera baino gehiagotan.
Nola hartu parte
Dagoeneko hasi da apirileko agendarako parte-hartzaileak erakartzeko fasea. Programa honetan izena eman dezakete antolatu nahi duten edo beren lokalean jardueraren bat duten udalerriko saltokiek, ostalaritza-establezimenduek edo zerbitzu profesionalek. Era berean, bere ezagutzak eskaini nahi dituenak, edo hitzaldi edo tailer baten bidez norbaiti ahotsa eman nahi dionak.
Programari buruzko informazio gehiago 94 471 36 01 telefonoan edo getxoaktibatu@getxo.eus helbide elektronikoan.