2025/3/10
Martxoaren 11tik apirilaren 10era aurkeztu ahal izango dira 2025eko enpresentzako laguntzak jasotzeko eskaerak; Udalak, Sustapen Ekonomikoa Arloaren bidez, aurten 95.550 euro bideratu ditu horietara.
1 ildoa: laguntzak profesionalen eta enpresen berrikuntza bultzatzeko (37.800 €). Negozio-lerro berriak, produktu edo zerbitzu berriak, merkaturatzeko eta eraldaketa digitalerako modu berriak bultzatzera bideratuak.
2 ildoa: laguntzak turismo arloko profesionalei eta enpresei zuzendutako jarduera turistiko bermatuak abian jartzeko (57.750 euro). Helburua da enpresek zerbitzu, jarduera eta/edo produktu berritzaileak, erregularrak eta kalitatekoak sortzea eta abian jartzea, baldin eta merkaturatzeak (zuzenekoa eta zeharkakoa) Getxoko turismo-enpresa guztiei mesede egiten badie.
Irantzu Uriarte eta Juanma González zinegotziek adierazi dutenez, “laguntza hauek Getxoko Udalaren bultzada gehigarria dira, Getxoko enpresen berrikuntza eta udalerriko turismo-eskaintza indartzeko”.
Aurreko urteetan, 1 ildorako askotariko proiektuak aurkeztu ziren, hala nola negozio lerro berri bat edo batzuk garatzea, aldaketak planteatzea hazteko helburuaz bai espazio berri batean instalatuta bai bezeroarengana iristeko kanal berrien bitartez, etab. 2 ildoari esker, bestalde, urtez urte finkatu ahal izan da udalerriko turismo-eskaintza garrantzitsua.
2025. urterako, gainera, udalerriko enpresek zerbitzu eskaintza handia dute enpresak profesionalizatzeko, baita proiektu eta programa espezifiko berriak, udal enpresa- sarea bultzatzeko.
Informazio saioa
Martxoaren 18an, asteartean, informazio-saioa egingo da 1 ildoaren inguruko zalantzak argitzeko Ekonomia Sustapena Arloaren egoitzan, Getxo Elkartegian (Ogoño 1, Areeta), 14:00etan. Ez da beharrezkoa izena ematea.
Deialdiari eta eskaera ereduei buruzko informazio gehiago:
https://getxo.eus/eu/promocion-economica/ayudas/ayudas-empresas