2025/2/13
Ondo egituratuta al daude zure aurrekontuak? Hobetu ditzakezu, zure bezeroak onartzeko probabilitatea handitzeko? (Prezioak jaitsi gabe).
Salmenta baten arrakasta ez da produktuaren edo zerbitzuaren araberakoa soilik, baizik eta eskaintzen duzun balioa transmititzeko aurrekontuak aurkezteko moduaren eta egituren araberakoa ere bai.
Gosari praktiko honetan, modu praktikoan lan egingo dugu zure aurrekontuak argiak eta erakargarriak izan daitezen eta eskain dezakezun guztia isla dezaten.
Zer eramango duzu parte hartzearen ondorioz?
Tresna zehatzak eskainiko ditugu, trikimailuak, zalantzak argituko ditugu.
Topaketa honek tresna praktikoak eta aholkuak emango dizkizu zure aurrekontuen maila jasotzeko eta arrakasta komertzialerako aukerak handitzeko. Ez da prestakuntza, % 100 praktikoa da.
Erreserbatu zure plaza eta egin bat otsailaren 27an GetxoMEETING-ekin. Oraingo honetan, goizez, 09:30etik 11:30era, pintxoa eta kafea barne, Getxoko Elkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta).
Baina lehenago eman izena (doan):
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk zati batez finantzatutako proiektua