2025/1/30
Plan komertziala ez da enpresa handientzat bakarrik. Zuk ere horretan pentsatu behar duzu, ezta?
Baina data honetan ez baduzu horrelakorik, laguntza behar duzu: bultzada bat, ideiak paperera pasatzeko une zehatz bat.
Izan ere, ez da zorte-kontua zeure buruarentzat ezarri dituzun diru-sarrerak lortzea, baizik eta helburu zehatzetara bideratutako plan egituratuaren emaitza.
Eta ez dio axola zure negozioaren tamainak: merkataritza-estrategia onak “diferentzia marka” dezake.
Getxo MEETING ez da prestakuntza. Tailer praktiko honetan, saio bakoitzean gai bat. Oraingo honetan, 2025erako ibilbide-orria eraikiko dugu, ahaleginak lerrokatzeko eta aukerak maximizatzeko.
Berriro diogu, ez da hori egiteko moduari buruzko prestakuntza, lanari ekingo diozu.
Zer lortu ahal izango duzu parte hartzean?
Inprobisaziotik estrategiara igarotzeko unea da. Aprobetxatu aukera hau zure ekintza komertzialak egituratzeko, 2025. urtea urrats txikiz egindako lorpen handien urtea izan dadin.
Otsailak 13an, 14:30etik 16:30era. Getxo Elkartegian itxarongo dizugu (Ogoño kalea 1, 48930 Getxo).
Baina lehenago eman izena (doan):
Pintxoa eta kafea barne.
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk zati batez finantzatutako proiektua