2024/10/30
Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko Arloa Lanbiderekin ari da lankidetzan “Belaunaldiarteko erreleboa eta adinaren kudeaketa enpresa txiki eta ertainetan” izeneko zerbitzuan. Lanbidek, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, ETEei laguntzeko prozesu bat egin nahi du, horri esker ETEek haien plantillen bizi-zikloa aurreratu, planifikatu eta kudeatu dezaten.
Euskal enpresa-sarean belaunaldi-aldaketa egongo da laster eta tresnak behar dituzte lantaldeak zahartzeko erronkari aurre egiteko, erreleboari lotutako trantsizioak ez dezan lehiakortasun-galera eragin.
Zerbitzuaren xedea:
Enpresetako plantillen belaunaldiarteko erreleboa ondo gauzatzeko, ezinbestekoa da ezagutzak behar bezala helaraztea eta enpresa barruan mantentzea. “Eginez ikasi” metodologiaren bidez egin da.
10 eta 249 langile arteko plantillak dituzten EAEko ETEei zuzenduta dago.
Hauxe da parte hartzen duten enpresei eskainiko zaiena:
Izen-ematearen hasiera: 2024ko azaroa