2024/9/19
Enpresa-mundu aldakorrean kontsumitzailearen gustuak oso azkar aldatzen dira eta enpresok egokitzapena planteatu behar dugu. Askotan, eskarian aldaketa detektatzen badugu ere, ez dugu tresnarik erantzun azkar bat eman ahal izateko.
Egunerokotasunetik irten nahi baduzu eta zure negozioa ondo joan dadin perspektiba zabaldu nahi baduzu, ikusten baduzu komunikazioak eta kanpainek ez dutela funtzionatzen, baina gelditu ez bazara pentsatzeko zure publikoak zer behar duen, aurrera egin nahi duzula ikusten baduzu… estrategia egoki batek eta ekintza-plan batek nahi duzun lekura eramango zaituzte.
Programa honen helburua da aldaketarako enpresa malgua lortzeko behar diren tresnak erakustea.
Programak hainbat ekintza ditu, errazenetik konplexura modu praktikoan doazenak, eta modu independentean joan ahal izango zara ekintza horietara:
1. ekintza "Identifikatu behar zaituen bezeroa" hitzaldia izango da, 2024/10/23an, 14:00etatik 15:30era.
Helburua izango da xede-publikoa ahalik eta ondoen identifikatzen laguntzea: nola egin eta zergatik den gakoa.
2. ekintza "Nola jakin zer behar duen zure bezeroak zugandik" tailer-gosaria izango da. 2024/11/05ean egingo da, 09:00etatik 11:00etara.
Helburua izango da bezeroaren beharrak eta portaerak ulertzea eta informazio hori erabiltzen jakitea produktuak eta zerbitzuak hobetzeko.
3. ekintza tailer bat izango da: "Sortu zerbitzu berriak eta kontatu visual thinking erabiliz". 3 orduko iraupena izango du eta 2025eko urtarrilean egingo da. Bertan, zure zerbitzuak berritzeko visual thinking teknikak aplikatzen hasi ahal izango zara.
4. ekintza “Berrikuntza Zerbitzuetan Design Thinking erabiliz” ikastaroa izango da. Bakoitzak 4 orduko 2 saio izango ditu, eta 2025eko martxoan egingo dugu, trebetasunak gara ditzazun bezeroaren beharretan oinarritutako zerbitzuak sortzeko. Berrikuntza-prozesua soilik bi egunetan egin ahal izango duzu.
Eman izena lehenengo 2 ekintzetan, honela:
1. Posta elektronikoa helbide honetara bidaliz: getxopro@getxo.eus
2. 94 466 01 40 telefonora deituz