Getxo Meeting. Ideietatik errealitatera: Prestatu hiru hilabetean gauzatzeko ekintza-plan bat. Irailak 12
2024/8/21
Ekin: Urtea irailean hasten dela pentsatzen duten horietakoa bazara, saio hau primeran etorriko zaizu. Uda lasaia igaro baduzu eta abiatzeko fokua eta motibazioa behar badituzu ere bai.
Esan agur opor osteko depresioa delakoari eta esan kaixo ekintzari.
Zer egingo dugu?
- Banakako lana: Kontua denbora aprobetxatzea da. Saio dinamizatua denez, ideietatik abiatuta ekitera eramango zaituzten ariketak egingo ditugu.
- Taldeko hausnarketa: Gainerako parte-hartzaileak zure lanarekiko zeharo desberdina den zerbaitetan aritzen badira ere, enpresako kudeaketa-lanaren % 80 antzekoa da. Partekatzea eta besteongandik ikastea lagungarria da aurrera egiteko eta motibatzeko. Ez zaude bakarrik.
- Garrantzitsua den horretan jarri ezazu arreta. Zenbatetan galdu al zara xehetasun txikietan? Saio honetan benetan garrantzitsua den horretan jarriko duzu arreta. Xehetasunek edo oztopo txikiek ez gaituzte helburuetatik aldendu behar.
- Motibazioa irabaztea: Ideiak agortu bazaizkizu, urrats jakin batzuk ematea lagungarria izango zaizu indarberritzeko eta motibazioa berreskuratzeko.
- Ikuspuntua aldatzea. Ideiak konplexuegiak direnean, garrantzitsua da aztertzea zergatik eta zertarako gauzatu nahi dituzun. Horrela errazagoa da korapiloa askatzea.
Honako hauek lortuko dituzu: Helburuak, ekintza-plana, egutegia eta hura gauzatzeko gogoak.
14:30ean Getxolanen.
Eta baraurik bazatoz, lasai egon, pintxo bat eta kafe bat dauzkagu.
Eman izena modu hauetan:
- Posta elektronikoz: getxopro@getxo.eus
- 94 466 01 40 telefonora deituta
- Izena emateko formularioaren bidez