2024/8/24
Getxo Sormen Hub-ek, Algortan (Getxo) kokatutako sormen- eta kultura-sektoreko ekintzailetza-zentroak, beste Getxo Sormen Talks bat hartuko du irailaren 13an.
Getxo Sormen Talks-ak hitzaldi inspiratzaileak dira, eta kultura- eta sormen-industrien sektorean erreferenteak diren eta beren ikaskuntza eta esperientziak partekatu nahi dituzten pertsonek emango dituzte. Hitzaldiaren ostean, gune informalago bat egongo da, sektoreko profesionalak elkar daitezen.
Oraingoan, Carla Peirano izango dugu.
Carla Libertad Avenue (hiriko txirrindularientzako oinetako jasangarriak) negozioaren fundatzailea eta zuzendari sortzailea da, eta negozioa martxan jartzeko prozesuan crowdfunding-era jo zuen, aurrera ateratzeko. Inoiz finantzazio bide honetara jotzea pentsatu baduzu, Carlak nola egin kontatuko digu.
Getxo Sormen Talks "Nola egin crowdfunding bat"
Irailaren 13an, 13:00etatik 15:00etara, Getxo Sormen Hub-en (Urgull Zentroa, Algorta, Getxo)
Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea, edukiera dela eta.
Izena eman dezakezu modu hauetan:
1. Posta elektronikoz helbide honetan: getxosormenhub@getxo.eus
2. 94 466 01 40 telefonora deituz
3. Formularioaren bidez