2024/7/10
Bost proiektu izan dira, aurten, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak bultzatu beharreko esparru estrategikoetako profesionalen eta enpresaburuen elkarteei zuzendutako dinamizazio-jarduerak egiteko laguntzen deialdiaren 2. lerroaren onuradunak. Proiektu horiek garatzeko 47.108 euroko dirulaguntza eman da.
Juanma González Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak nabarmendu du Arloaren helburua dela “Getxora enpresa-izaerako ekitaldiak hurbiltzea, udalerrian Udalak bultzatu nahi dituen sektore estrategikoei lotutako profesionalak sustatzeko, hala nola itsasoaren eta lerraduraren sektoreko enpresa-ekimen berritzaileak eta sormen- eta kultura-industriak”.
Hautatutako proiektuak
Bost proiektuak, Getxon egingo direnak, honako hauek dira:
• Karraskan, Euskadiko esperientzia sortzaileen sarea. 11.250 euroko dirulaguntza jaso du, irailean berrikuntza eta kulturari buruzko IX. jardunaldia egiteko, “Change-Moneda de intercambio” izenburupean. Finantzaketa-harremanei buruzkoa izango da eta eskainiko dituzte antolaketa-egiturak eta -sareak nahiz garatu beharreko prozesuak eta proiektuak bideragarri eta iraunkor egingo dituzten bide eta aukerak.
• EIDE, Euskal diseinuaren elkartea. Urteko azken hiruhilekoan, BAGARA proiektua burutuko da. Oinarrituko da konektatzean diseinuko eta sormen-industrietako profesionalak eta enpresak bizitzaren amaierako errealitatetik gertu dauden elkarte eta eragileekin, aukera berriak eraikitzeko produktu, zerbitzu, espazio, narratiba… berriak ekarri ahal izateko. Guztira, 11.250 euro jasoko ditu.
• Eiken, Euskadiko ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterrak 11.190 euro jasoko ditu azaroaren 8an “Horizonte digital berriak: ikus-entzunezko ekosistemaren aukerak aztertuz” izeneko ekitaldia egiteko. Helburua da, hitzaldi eta mahai-inguruen bidez, aurrerapen teknologikoek sektoreari eskaintzen dizkioten aukerak aztertzea eta enpresak nola ezartzen ari diren ezagutzea.
• Ikus entzunezko Klip elkarteak urriaren 25ean, “GetxoExpressPRO” (GTX PRO) jardunaldia antolatuko du, ikus-entzunezkoen industriari eskainia GetxoExpress lehiaketaren baitan. Zinematografiaren kultura-sektoreko komediari buruzko jardunaldi profesionala eta “piching” saioa, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek egindako proiektuen aurkezpena. 6.418 euro jasoko ditu.
• Musikari, Musikaren profesionalen elkarteak profesionalizazio-ekintza batzuk egingo ditu urte amaieran eta 2025aren hasieran, sektoreari zuzenduta, artistaren estatutuari eta adimen artifizialak kulturan eta musikan duen eraginari buruz. 7.000 euroko dirulaguntza jasoko du.