Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak - TMS 2024 programa
2024/6/28
Diruz lagunduko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:
- Laguntza Euskadin garatzen diren turismo-produktuak sortzeko, abian jartzeko, sustatzeko eta merkaturatzeko, % 60ra artekoa, gehienez 40.000€.
- Laguntzea Euskadin egiten diren kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei, baldin eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen badute; gastuaren % 50era artekoa, gehienez 15.000€.
Erakunde onuradunak:
- Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak edo horien batasunak, turismo-zerbitzuak ematen dituztenak eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE) inskribatuta daudenak, baita turismo-jarduera osagarriak egiten dituztenak ere.
- Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeak, baldin eta haien helburu sozialean turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak sartuta badaude.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
1.- Turismo-produktuak sortu eta abiarazteari lotutakoak:
- Hauekin lotutako gastuak: marka sortu eta erregistratzea, irudi korporatiboaren diseinua, bideragarritasun- eta iraunkortasun-azterketak eta marketin-plana.
- Estrategiak diseinatzea eta marketin-plana egitea.
- Komunikazio-euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak lantzea: diseinu grafikoaren gastuak, liburuxkak eta kartelak egitea, flyerrak, argazki-bankuak eta bideoak.
- Online sustatzea eta merkaturatzea: web-orriak sortzea edo eguneratzea, posizionamendua hobetzeko ekintzak SEO, SEM, landing pages, blogak, sare sozialetako edukia, Social Media Manager eta email marketina bilatzaileetan.
- Ohitzeko bidaiak antolatzea, turoperadore, kazetari eta influencer-entzat; lekualdatzeak, programa garatzeko beharrezko gastuak, lekualdatzeak, ostatua eta gonbidatuen mantenua.
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez antolatutako edo koordinatutako jardueretan parte hartzea; erakunde eskatzaile bakoitzeko pertsona baten garraio- eta ostatu-gastuak eta parte hartzen duen jarduera. Online jarduera baten kasuan, parte-hartze gastuak.
- Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak parte hartzen ez duen jarduketetan laguntzea. Onuradunak partaidetza-kuota ordaintzen duenean kontzeptu horrengatiko gastuak baino ez dira onartuko.
2.- Proiekzio turistikoa duten ekitaldiak antolatzearekin lotutakoak:
- Komunikazio-euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak egitea; marka sortzea, diseinu grafikoa, olanak eta pankartak, photocall, kartelak eta rollupak, liburuxkak eta flyerrak, banderak, fly-bannerrak, dekorazio-panelak eta displayak, eta merchandisinga. Baita argazki- eta film-bankuak, iragarkien eta bideoen filmazioa, irrati-iragarkien lokuzioa eta grabazioa ere.
- Online komunikazio-estrategiak (web-orriak sortzea edo eguneratzea, posizionamendua hobetzeko ekintzak SEO, SEM, landing pages, blogak, sare sozialetako edukia, Social Media Manager eta email marketina) eta offline estrategiak (telebistako sustapena, idatzizko hedabideak, irratia eta internet), oihartzuna dutenak EAEn eta kanpoan.
- Ohitzeko bidaiak antolatzea turoperadoreentzat, kazetarientzat eta influencer-entzat; Euskadira iristen direnetik sortutako gastuak: lekualdatzeak, programa garatzeko beharrezko gastuak, gonbidatuen ostatua eta mantenua.
- Ekitaldia sustatzen laguntzen duten EAEtik kanpoko sustapen-ekintzak: azoketan, jardunaldietan edo xede-publikoari zuzendutako beste ekintza batzuetan parte hartzeko gastuak. Onuradunak partaidetza-kuota ordaintzen duenean kontzeptu horrengatiko gastuak baino ez dira onartuko.
- Ekitaldiaren antolaketa; ekitaldia antolatzeko behar den gastu oro, betiere justifikatu beharreko zenbateko osoaren % 50 gainditzen ez badu.
Informazio gehiago: EHAO 124. zk.
Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 26ra arte
Eskaerak aurkezteko modua: online