2024/6/17
Ekainaren 20tik uztailaren 19ra bitartean, laguntzak jasotzeko eskabideak aurkeztu ahal izango dira enpresetan berrikuntza sustatzeko eta turismo-jarduera bermatuak abian jartzeko. Udalak aurten 95.550 euro bideratu ditu laguntza horietara.
Iñigo Urkitza Turismo zinegotziak eta Juanma González Getxolaneko zinegotziak adierazi dutenez, “azken urteotan Getxoko Udala ahalegin handia egiten ari da ekonomia sustatzeko, eta ahalegin hori udalerriko enpresak profesionalizatzeko jardueretan gauzatu da, enpresa-sarea indartzeko helburuaz. Prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu, baita hainbat proiektu eta programa espezifikotan parte hartzea ere. Helburu hori lortzeko lagungarria da, batetik, enpresa-berrikuntza sustatzea, eta, bestetik, turismo-jardueren eskaintza bermatua egotea laguntzea.”
Astelehenean, ekainak 24, bi informazio-saio izango dira Getxo Elkartegian (Ogoño 1, Areeta) zalantzak argitzeko: 13:30ean, 1. ildoan interesa duten enpresentzat, eta 14:30ean, 2. ildoan. Ez da beharrezkoa izena ematea.