2024/6/10
Kit digitalari eta Kit Consulting-ari buruzko hainbat berrikuntza jakin beharko zenituzke. Laguntza behar baduzu, ez izan zalantzarik eta galde iezaguzu.
Kit Digitala
Kit Digitala Espainiako Gobernuaren ekimena da, eta helburua da dirulaguntzak ematea merkatuan eskuragarri dauden soluzio digitalak ezartzeko, horrela heldutasun digitalaren mailan aurrerapen esanguratsua lortzeko.
Kit Digitalak eskaintzen dituen soluzio digitalak bideratuta daude edozein negozio-sektore edo negozio motatako enpresa txikien, enpresa ertainen, mikroenpresen eta autonomoen beharretara.
III segmentua, 0-3 langileko enpresek ordenagailu bat eskuratu ahal izango dute ("Lanpostu segurua") (Kontuz! 12 hilabeteko leasing da; beraz, ekipoaren hondar-balioa galdetu behar diozu agente homologatuari).
Ostiral honetatik aurrera, ekainak 14, 11:00etan, irekita dago Kit Digitala programaren ”Lanpostu segurua” irtenbidea eskatzeko epea.
Laguntza eskatu nahi dutenek, lehenik eta behin, eskuragarri dauden digitalizazio-soluzioetako baten bidez egin beharko dute (webgunea, sare sozialak, fakturazio elektronikoa, bezeroen kudeaketa, etab.). Horretarako, beren bonu digitaleko 2.000€ erabili ahal izango dituzte. Irtenbide horrekin batera, aparteko mila euroak erabili ahal izango dituzte Lanpostu segurua laguntzan, mahai gaineko ordenagailu bat edo eramangarri bat erosteko.
Neurri berriaren alderdi nabarmenetako bat da atzeraeraginezko izaeraz aplikatzen dela. Horrela, aldez aurretik laguntza eskatu zuten saltoki txikiek eta autonomoek mila eurorainoko aparteko hau ere eskuratu ahal izango dute. Bere garaian laguntza eskatu zuten enpresek gehienez 1.000€ hauek erabili ahal izango dituzte ordenagailu eramangarriak edo mahai gaineko ordenagailu berriak erosteko.
Ez ahaztu kit digitalerako laguntza eskatzeko epea 2024/12/31n amaituko dela.
Info +
Kit Consulting
Kit Consulting Espainiako Gobernuaren laguntza-programa da, ETEei aukera ematen diena eraldaketa digitalerako ibilbide-orria diseinatzeko.
Plantillan 10 pertsona baino gehiago dituzten enpresei dago zuzenduta.
Aholkularitza digitalerako bonua da, zenbatekoa erabili beharko duzu aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko. Zenbatekoa aldatu egiten da enpresaren tamainaren arabera.
Laster argitaratuko dute laguntza, baina hemen ikus dezakezue informazioa: https://www.acelerapyme.gob.es/kit-consulting