2024/6/6
Zure enpresaren estrategiaz berriro pentsatzeak aspertzen bazaitu, inspiratu argiago ikusteko.
Noizean behin estrategia berrikusi behar da, eta astuna iruditu ahal zaizu, ezta? Inoiz ez dugu denborarik hartzen horretarako, gogorra baita bakardadean lantzea. Baina oraingoan, irudien boterearen bidez, beste modu batean lan egin ahal izango duzu: pentsamendu dibergentea erabiliz, intuizioa eta arrazoia uztartzen dituen metodologia erabiliz.
GetxoPhoto, Getxoko kaleak argazkiz betetzen dituen ekimena aprobetxatuko dugu. Eta Art Thiking metodologiak lagunduko dizu uztartzen irudi horiek eta zure enpresaren estrategiari buruz jakin behar duzuna.
Zer egingo dugu?
GetxoPhoto dagoela aprobetxatuko dugu estrategia irudien boterearen bidez lantzeko.
GetxoMEETING saioa kalera aterako dugu, koadernoa eskuan dugula.
Bakoitzak bere enpresan aplikatzeko ariketak landuko ditu, baina prozesuan lagunduko dion metodologia batek lagunduta.
Zertarako balioko dizu?
Zentratzeko eta uzteko pentsatzeari den-dena, baina aldi berean ezer zehatzik ez.
Kontzientzia hartzeko, argiago ikusteko... eta ohartzeko bestela burutik pasatu ere egiten ez zaizkizun gauzez
Motibatzeko aurrera segurtasunez egiteko.
Non elkartuko gara?
Muxikebarriko leihatilan, 14:30ean
Ez ahaztu koadernoa eta boligrafoa.
Euria egiten badu, ekarri zure aterkia
Eman izena modu hauetan:
Getxo MEETINGen, bi ostegunean behin hitzordua daukazu zure enpresarekin. Kalitatezko denbora, hausnartu ahal izan dezazun.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk zati batez finantzatutako proiektua