2024/6/4
Getxoko Turismo Bulegoak Ereagako hondartzan kokatuta dituen instalazioetan Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria mantentzen jarraitzen du. Maiatzean egindako kanpoko auditorian, AENORek 1.000tik 965,5eko puntuazioa eman zion Getxoko Turismo Bulegoari.
Getxoko Turismo Bulegoa, Gernika-Lumokoarekin eta Zarautzekoarekin batera, Euskadin lehenengoak izan ziren ICTE-Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak ematen duen Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria lortzen. 2005era arte, Estatuan hiru bulegok baino ez zuten ziurtagiria (Zaragoza, Vielha-Lleida eta Cartagena-Murcia).
Udako ordutegia
Ereagako Bulegoaren udako ordutegia indarrean dago jada, eta 2024ko irailaren 30 arte iraungo du. Horrela, honako hau izango da: astelehenetik igandera, 09:30etatik 14:30etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Telefono zenbakia 94 491 08 00 da eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus
Bizkaia Zubiko Turismo Informaziorako Gunea egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte 09:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 19:30etara egongo da zabalik, astelehenetik igandera.