2024/5/21
Getxo Itsas Hub-ek, Kirol Portuan (Getxo) kokatutako Itsas Industriaren eta Irristatzearen ekintzailetza-zentroak, hirugarren Getxo Itsas Talk hartuko du maiatzaren 28an.
Getxo Itsas Talks-ak ezagutza, inspirazio eta esperientzia partekatuko saioak dira Itsas Industriako eta Irristaketako enpresentzat. Hitzaldiaren ostean, gune informalago bat egongo da, sektoreko profesionalak elkar daitezen.
Oraingo honetan, Iker Aguirre izango dugu (https://www.ikeraguirre.com/);
Iker Aguirre enpresaburuak 25 urteko baino gehiagoko nazioarteko ibilbidea du eta banaketa eta aholkularitza estrategikoko enpresa ugari sortu eta zuzendu ditu, enpresa horiek 30 herrialdetan baino gehiagotan jardun dute.
Gaur egun, aholku- eta laguntza-jarduerak egiten ditu eraldaketa-, management- eta lidergo-dinamiketan. Hainbat bezerok eta enpresak izen handiko sariak jaso dituzte egindako lanaren izaera berritzailea aitortzeko.
Orain Frantzian bizi da eta Europako hainbat herrialdetan egiten du lan. Iker Aguirre izango da jardunaldi honetako aditua, enpresen sorreran eta laguntzan duen esperientzian oinarrituta.
Getxo Itsas Talks: Iker Aguirre "Bazkideak. Zeintzuk dira gakoak nire enpresa-proiektuaren bilaketan eta bazkideekin ezarri beharreko akordioetan?"
Maiatzaren 28an, 13:00etan, Getxo Itsas Hub-en (Kirol Portua, Getxo)
Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea, edukiera dela eta.
Eman izena modu hauetan: