2024/5/8
Lanbidek ekintzaileei laguntzeko 2024ko dirulaguntzen araudia eta deialdia argitaratu ditu. Banakako enpresaburuek eta profesionalek eta sozietate zibiletako edo ondasun-erkidegoetako bazkideek jaso ditzakete onurak, baldin eta modu pertsonalean eskatzen badute. Hau da, pertsona juridikoak baztertu egiten dira (sozietate mugatuak, kooperatibak...)
Bi lerro daude:
Bi dirulaguntzak bateragarriak dira elkarren artean, baina bateraezinak autoenplegua sustatzea helburu duen beste edozein dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin, langabeziagatiko prestazioaren kapitalizazioa izan ezik (beraz, ez lirateke bateragarriak izango Bizkaiko Foru Aldundiaren "ekimen ekintzaileak sustatzeko dirulaguntzekin", 1 Titulua, 2. atala: Enpresak martxan jartzeko eta sortzeko laguntzak).
Eskaera telematikoki egin behar da helbide honetan:
Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, eskaera pertsonal bana egin beharko dute erkidego edo sozietate hori osatzen duten bazkideek; aldi berean aurkeztu beharko dituzte eskaerak.
Eskaera egiteko epea: 2024ko maiatzaren 7tik urriaren 31ra.
Laguntza-eskabideak aurkeztutako hurrenkeraren arabera ebatziko dira, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Hemen duzu dirulaguntza honen alderdi nagusien laburpena:
Informazio orokorra: 945 160 601
Posta elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus
Tel.: 945 181350 / 945 181347 / 945 141137