2024/3/21
Programa berria: Ideia edo negozio-ildo berriak definitzeko tresnak; ekintzaile edo enpresaburuei zuzenduta
Enpresa-mundua oso aldakorra da eta, hortaz, egokitzeko estrategia arrakastarako giltzarri da. Hala ere, batzuetan, nahiz eta bezeroaren premia antzeman, ez daukagu bere beharrizanak aseko dituen produktu edo zerbitzua diseinatu eta probatzeko tresnarik. Programa praktiko honen helburua da hori lortzeko behar dituzun tresnak ematea, design thinking metodologia baliatuz.
Zerbitzu eta produktuen ildo berriak diseinatu, birdiseinatu eta sortu nahi dituzten enpresaburu eta ekintzaileei zuzenduta dago. Programak aurrez aurreko bost saio izango ditu 2024ko maiatzean, hiru ordukoak, 13:00etatik 16:00etara. Horrez gain, banakako saioak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei, produktuak eta/edo zerbitzuak aurretik diseinatu ditzaten.
Bideo honetan, prestakuntza emateaz arduratuko den Miren Lauzirikak zuzenean azalduko dizue programa honen edukia: