2023/11/30
Zure enpresa propioa baduzu, norekin eta nola egiten duzu urteko balantzea?
Izan ere, zure enpresa ez dira soilik zenbakiak. Perspektiba hartu eta sarri ustekabean igarotzen diren lorpenei erreparatzeko saioa duzu hau.
Enpresa handietan bezala, ondo dago urteko errepasoa egitea, ikasteko asmoarekin.
Saio hau zure interesekoa izango da baldin eta:
-Zure kontura egiten baduzu lan.
-Urte-amaierako enpresako bazkaririk ez baduzu (zure kontura egiten duzulako lan).
-Enpresako hainbat alderditan izandako irakaspenak eta lorpenak baloratzeko eta hausnartzeko une bat behar baduzu.
Isolamendutik irtetea eta hausnartzea lagungarria izango bazaizu.
Hau egingo dugu:
- Banakako lana, dinamikoa eta atsegina, gakoak, mugarriak eta alderdi interesgarriak jorratzeko.
- Hurrengo urteko helburuei heltzeko lagungarriak izango zaizkizun hausnarketak idatziz eramateko etxera.
- Elkar ezagutzeko zukua eta pintxoa hartzeko, sarea eratzeko eta beste enpresa batzuetako pertsonekin ospatzeko alderdi asko ditugula komunean.
Hori guztia, pertsona guztion pribatutasuna errespetatuz. Soilik zuk nahi duzun zure enpresako informazioa partekatuko duzu. Ez da inolako eskakizunik egongo.
Ikusten duzunez, Getxo MEETINGeko saio bakoitza desberdina da, eta hau zuretzat da.
Abenduaren 14an, 14:30etik 16:30era. Getxo Elkartegian izango gaituzu zain (Ogoño kalea 1, 48930 Getxo). Izen-ematea doakoa da; horretarako, idatzi getxopro@getxo.eus helbidera edo deitu 94 466 0140 telefonora.
Getxo MEETINGen, bi ostegunean behin hitzordua daukazu zure enpresarekin. Kalitatezko denbora, hausnartu ahal izan dezazun.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpena
#GetxoMEETING
BFAk zati batez finantzatutako proiektua