Udalak 91.000 euro baino gehiago eman dizkie Getxoko lau merkataritza-eta ostalaritza-elkarteri
2023/9/20
Getxoko Udalak 91.620 euroko dirulaguntza eman die udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sektoreetako lau elkarteri, 2023ko Ekonomia Dinamizatzeko Laguntzen 1, 3 eta 4 lerroei dagokiena.
Juanma González Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duenez, “dirulaguntza horien helburua da laguntzea eta sustatzea udalerriko profesionalek eta enpresek berrikuntzak egin ditzaten, zerbitzu, produktu eta/edo merkaturatzeko modu berriak garatzeari eta eraldaketa digitalari dagokienez. Azken batean, Getxoko herritarren bizitza hobetuko duten proiektuak garatzen lagundu nahi dugu”. Ildo horretan, zinegotziak azaldu du: “merkatarien elkarteen eta ostalaritza-, eta jatetxe-elkarteen funtzionamendu-gastuak ere babesten ditugu, baita udalerriko asoziazionismoa mantentzeko eta sustatzeko gastuak ere”.
-
1 ildoak 54.749 euro eman ditu, hainbat motatako jarduerak dituzten merkataritza-ardatzak ikusarazteko, sustatzeko eta dinamizatzeko ekintzetan laguntzeko: Algortako Dendak elkarteak 15.950 euro jasoko ditu “Tokiko merkataritza gure kaleetan” (desfile ibiltaria) eta “Tokiko merkataritzak zurekin ospatzen du” (sarien zozketa) proiektuetarako; GetxoEnpresak 23.187 euro jasoko ditu parte hartzen duen establezimendu bakoitzari bideo indibidualizatuak egiteko proiekturako, eta erakusleihoak dinamizatzeko beste baterako; eta Romo Bizirik elkarteak 15.612 euro lortuko ditu “Auzoa koloreztatzen” (egoera txarrean dauden saltokietako pertsianak edo fatxadak grafiti bidez berriztatzeko) eta “Romotik Mundura” (Romo eta Pinuetako saltokien eta enpresen tokiko azoka) ekimenetarako.
-
3 ildoak, elkarteen funtzionamendu-gastuetan laguntzeko, 26.071 euro banatuko ditu: Algortako Dendak elkarteak 4.068 euro jasoko ditu, GetxoEnpresak 20.000 euro eta Romo Bizirik elkarteak 2.003 euro.
-
Azkenik, 4 ildoak, elkartegintza mantendu eta sustatzera bideratutakoak, 10.800 euro banatuko ditu: Algortako Dendak elkarteak 1.900 euro jasoko ditu, ASHOGE Getxoko Ostalaritza Elkarteak 1.500 euro, GetxoEnpresak 1.500 euro eta Romo Bizirik elkarteak 5.900 euro.
Informazio gehiago