2023/9/5
Ekintzaile eta enpresaburuei zuzenduta
Apirilean programa berritzaile honek izan zuen arrakasta ikusita, bigarren edizioa eskainiko dugu, udalerrian negozioen jabe diren pertsonei kudeaketa hobetzen laguntzeko.
Jada ondo jakingo duzuenez, mikroenpresa baten egunerokotasunak berekin dakar gutxienez pertsona batek kudeaketari lotutako erabakiak hartu behar izatea etengabe; bada, pertsonen arteko gaitasunak lagungarriak dira erabaki horiek hartzeko, eta negozio horiek garatzen eta hazten ere laguntzen dute.
Alabaina, nola hobetu ditzaket pertsonen arteko gaitasunak?
Programa honen helburua da ekintzaileek haien egunerokotasunean behar dituzten gaitasunak ezagutzea, horien gainean hausnartzea eta horiek hobetzea.
Bederatzi saioko prozesua izango da eta bi orduko saioak emango dira astero, 14:00etatik 16:00etara, 2023-10-04tik aurrera. Programaren edukia parte-hartzaileen beharrizan zehatzetara egokituko da eta, ondoren, banakako laguntzarekin osatuko da.
Bideo honetan, prestakuntza emateaz arduratuko den Susana Zaballak azalduko dizue zertan datzan programa:
EGITARAUA:
Hauxe da programa honetarako prestatu dugun egutegia:
Zuzenean eman dezakezu izena programan.