2023/8/31
Jakinarazi nahi dizuegu webgunean “Prestakuntza eta beste jarduera batzuk” atalean argitaratu direla jada enpresei, autonomoei eta enpresaburuei zuzendutako prestakuntza-ikastaroak, tailerrak eta jardunaldiak. Jarduera guztien edukiak, datak eta ordutegiak eskuragarri dituzu bertan, eta izena eman dezakezu jada.
Merkataritza-kudeaketari, finantza-gaitasunei eta sare sozialei buruzko prestakuntza-saioak planifikatu dira dagoeneko. Horrez gain, berriz ere eskainiko dira gaitasunak hobetzea eta Design Thinking delakoa jorratzen dituzten bi programa berritzaileak. Sektoreka, nabarmentzekoa da merkataritza-sektoreari zuzendutako prestakuntza, esparru horri lotutako eskaintza zabala baita, besteak beste honako hauek jorratzeko: digitalizazioa, Whatsapp bussiness, argazkilaritza profesionala eta Facebook nahiz Instagram sareetako publizitatea, etab. Halaber, berrikuntzari, marketinari eta abarri buruzko askotariko prestakuntza-jarduerak eskainiko zaizkie turismo-enpresei.
Ildo horri jarraikiz, KIT digitala eskatzeko modua azaltzeko saioa eskainiko dugu eta, noski, enpresei eta norbanako ekintzaileei zuzendutako hamabost egunean behingo Getxomeeting bilerak mantenduko ditugu, non punta-puntako gaiak jorratuko baititugu.
Eskaintzaren berri emango dizuegu aldian-aldian, baina ondo antolatu zaitezten gomendatzen dizuegu datak kontsultatzea eta izena ematen joatea.