2023/9/5
Etengabe aldatzen den enpresa-munduan, funtsezkoa da egokitzeko estrategia izatea arrakasta lortzeko. Programa praktiko honen helburua da zuri laguntzea eta zure enpresarako zerbitzu berriak nahiz produktu berritzaileak diseinatzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzea; horretarako, pertsonak eta haien beharrizanak jarriko ditugu erdigunean, desing thinkinga erabiliz.
Zerbitzu- eta produktu-ildo berriak diseinatu, berdiseinatu eta sortu behar dituzten enpresaburuei eta ekintzaileei zuzenduta.
Aurrez aurreko bost saioko programa izango da eta hiru orduko saioak emango dira astero, 13:00etatik 16:00etara, 2023ko urriaren 17tik aurrera. Horrez gain, banakako saioak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei, produktuak eta/edo zerbitzuak aurretik diseinatzen laguntzeko.
Bideo honetan, prestakuntza emateaz arduratuko den Miren Lauzirikak zuzenean azalduko dizue programa honen edukia:
EGITARAUA:
Hona hemen aurrez aurreko saioen egutegia eta edukia:
Zuzenean eman dezakezu izena programan.