2023/9/6
Apirilean Irunen egindako saioak utzitako zapora ona eta oporretatik indar berrituta gatozela aprobetxatuta, Urrian 2023ko Kultura eta Sormen Topaketen bigarren saioa garatzeko gogotsu gatoz.
Saio honetan, orain arte egindako harremanetan sakontzen jarraitu eta berriak egiteaz gain , pausu bat haratago joan nahi dugu; kolaborazioa irudikatzen hasi nahi dugu eta baita Kultura eta Sormen Topaguneko eragileen ezagutza, gaitasun eta zerbitzuak konpartitu eta ikusarazteko garaia dela uste dugu.
Orain arteko saioak, elkar ezagutza izan dute oinarri, honetan berriz, alderdi ukigarriagoa lantzen hastea proposatu nahi dizuegu.
Aurreko edizioetan egon edo ez, parte har dezakezu. Saio bakoitza berez zentzua izateko pentsatuta baitago.
2023ko Urriaren 5ean Kultura eta Sormen Topaketen bigarren saioa burutuko da
Ortuellako Kultur Etxean (ORTUELLA) 17:00etatik 19:00etara. Ondoren, networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko da mokadutxo baten bueltan.
Gipuzkoako eragileen parte-hartzea errazteko eta jasangarritasunaren alde egiteko, izena emateko orrialdean ikus dezakezuen bezala, ekitaldira gerturatzeko autobus zerbitzua eskainiko da.
Parte hartzeko, zure parte hartzea baieztatu behar duzu. Horretarako, ondorengo galdetegia bete behar duzu Irailaren 30a baino lehen.
NOIZ; Urriak 5.
NON: Ortuellako Kultur Etxean.
Catalina Gibaja Kalea, 10, 48530 Ortuella Bizkaia.
ORDUA: arratsaldeko 17:00etan
Agentzi babesleak: