2023/6/1
Getxoko taxi lizentzia baten jabeek dirulaguntza eskatu ahal izateko epea ireki du Udalak, euren ibilgailua beste ibilgailu elektriko batengatik aldatzeko. Ekimen horretarako, Udalak 50.000 euroko partida bat bideratu du (dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 5.000 euro da eskabide bakoitzeko).
Getxoko Udalaren taxi-lizentziaren jabe diren pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta ibilgailu elektriko berria erosi eta ordaintzen badute, aurretik lizentzia horri atxikita zegoena ordezkatzeko, 2023. urtean. Iaz, udalerriko 47 taxilarietatik 6k eskatu zituzten laguntza horiek.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik.