Programa Inplantalariak
2023/5/22
Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko Inplantalariak programarekin lankidetzan, gure helburua da teknologia berriak udalerriko enpresetara hurbiltzea.
Hiru orduko tailer praktikoak izango dira, eta parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria edo antzekoa eraman beharko du. Bertaratzen diren ETE eta autonomoen gaitasun eta helburuetara egokituko da. Bertaratutako enpresek, gainera, banakako aholkularitza eskatu ahalko dute ondoren, egokitzapen pertsonalizatua lortze aldera.
Tailer guztiak talde txikietan eta aurrez aurre egingo dira, 14:00etatik 17:00etara, Getxo Elkartegian, Ekonomia Sustapenaren egoitzan.
-
2023-06-13: Bezeroak erakarri eta salmentak areagotu zure negozioaren sareko elkarrekintza hobetuz. Mapetan eta bitarteko birtualetan kokatu zure negozioa, bezeroek lehiak baino lehen aurki zaitzaten. Katalogo digital erabilerraza izan ezazu.
-
2023-06-27: Zure produktibitatea hobetu ezazu kudeaketa digitala ezarriz. Paperik gabeko zure bulegoa antolatu, emankorragoa eta jasangarriagoa izateko – Paperik gabeko bulegoa
-
2023-07-11: Errealitate birtualak, enpresen metabertsoak eta NFTak zure negozioa nola handitu dezaketen ikasi ezazu.
-
2023-10-24: Bezeroak erakarri eta salmentak areagotu zure negozioaren sareko elkarrekintza hobetuz. Elkarrekintza eta bezeroaren arreta hobetu eta areagotu itzazu adimen artifizialaren bidez.
-
2023-11-14: Zure produktibitatea hobetu ezazu kudeaketa digitala ezarriz. Zure denborari errentagarritasun gehiago atera iezaiozu zereginak adimen artifizialaren bidez automatizatuz.
Informazio gehiago
Prestakuntza honetan parte hartzea gustatuko litzaiguke. Izena eman ezazu getxopro@getxo.eus helbidera idatziz, 944660140 telefonora deituz, edo gure online inprimakiaren bidez.

Antolatu ditugun beste prestakuntza batzuk kontsulta itzazu.