2023/12/28
Aktibo dauden autonomoei eta euren enpresa sortzeko prozesuan sartuta dauden pertsonei zuzenduta
Gehienetan, enpresaburuak egindako kudeaketaren araberakoa da mikroenpresak hartzen duen ibilbidea; hortaz, kudeatzailearen pertsonen arteko gaitasunak funtsezkoak dira negozioa arrakastatsua izan dadin. Gaur egun badakigu gaitasun horiek landu daitezkeela eta, hala, negozioen kudeaketa sendotu. Euren negozioaren kudeaketa hobetu nahi duten pertsonei zuzenduta dago programa hau.
Zortzi asteko iraupena izango du eta astean bi orduko saioak emango dira, 14:00etatik 16:00etara. Programaren edukia parte-hartzaileen beharrizan zehatzetara egokituko da eta ondoren banakako laguntzarekin osatuko da.
Bideo honetan, prestakuntza emateaz arduratuko den Susana Zaballak azalduko dizue zertan datzan programa:
EGITARAUA:
Hauxe da programa honetarako prestatu dugun egutegia:
Zuzenean eman dezakezu izena programan: