2023/3/16
Martxoak 30
Pentsamendu bisuala zure proiektuei forma emateko
Imajinatzen al duzu buruan duzun proiektu bat bi ordutan bisualki islatu ahal izatea?
Pentsamendu bisualeko hainbat modu konbinatuko ditugu, honako hauek egin ditzazun:
Zer egingo dugu?
• Tresna harrigarri bat erabiliko dugu: metafora bisualak, oso modu erabilgarria zure helburuak zentratzeko.
• Bi ordutan lana eginda eramango duzu (bakar-bakarrik agian bi aste beharko zenituzke)
• Saio lagundua: urratsez urrats joango gara eta erraz helduko zara zure enpresarentzat interesgarriak diren hausnarketetara.
Ez da behar aldez aurreko ezagutzarik pentsamendu bisualari buruz.
Nola egingo dugu lan?
• Getxo MEETING saioetan laguntzen duen pertsonaren laguntzaz. Denbora optimizatzen eta oztopoak gainditzen lagunduko dizu.
• Elkarrengandik ikasiz.
• Hausnarketa partekaturako une bat izango dugu, nahi duenak zertarako balio izan dion esan dezan.
Getxo MEETING-era inoiz etorri ez bazara, honako hau jakin behar duzu:
Ah! Eta eguerdian denez, mokadutxoa dago denbora hobeto aprobetxatzeko.
Martxoak 30, 14:30etik 16:30era. Getxo Elkartegia (Ogoño kalea 1, 48930 Getxo).
Doan aldez aurretik izena emanda getxopro@getxo.eus helbidean, edo 94 466 0140 telefonora deituta.
Getxo MEETING-en, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Kalitateko denbora pentsatzen gelditzeko.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak +
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua