2023/2/28
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Basquetour bidez sustatutako programa da, eta horren helburua da turismo arduratsua lantzea, euskal enpresa eta helmugak lehiakorragoak, etikoagoak eta jasangarriagoak izan daitezen.
Turismo Kode Etikoarekiko konpromisoagatik aurten EAEn aitortutako 621 enpresetako 45 Getxokoak dira.
Kode hori sinatzean, turismo-erakundeek tokiko kultura eta tradizioa nahiz kultur ondareko elementuak errespetatu eta zaintzeko konpromiso handia hartzen dute; horrekin batera, pizgarriak bultzatuko dituzte, tokiko komunitateek turismo-jarduerekin bat egin dezaten eta horien onura ekonomiko, sozial eta kulturalak jaso ditzaten, bereziki enpleguari dagokionez.
Programa honetan parte hartuko duten enpresek doako laguntza teknikoa jaso dute Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapen Sailaren eskutik, zeinak banakako aholkularitza eta prestakuntza hartu baititu barne; hori guztia, erakundeek aipatutako zortzi printzipioak betetzen dituztela edo betetzeko konpromisoa dutela bermatzen duen memoria osatze aldera. Etika Batzorde batek baliozkotu ditu memoriak eta, horrela, erakundeak Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan sartu dira.
Etengabe hobetzen ari den proiektua da hau, eta aurrerapauso handia izango da turismo-alorreko euskal erakundeek Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako hamazazpi Helburuak bete ditzaten.
Turismo-enpresa bazara eta interesa baduzu, hemen duzu informazio gehiago