2023/2/10
Errealitatea da dagoeneko “Getxo Sormen Hub”, sormen- eta kultura-sektoreari lotutako proiektu eta enpresentzako ekintzailetza-zentro berria, Algortako “Urgull Zentroa”n kokatua. Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak sustatuta, helburu du berrikuntza-gune bat sortzea sormen- eta kultura-sektorerako, sektore hori profesionalizatzen laguntzeko.
“Getxo Sormen Hub” martxan jartzea Sustapen Ekonomikoa Arloak 2020an udalerriko sektore estrategikoei buruzko diagnostikoa egin ostean eta sektoreko enpresei entzun ondoren sortu da. Azterketa horren datuek adierazten dutenez, Getxon erregistratutako enpresa eta profesional guztien %11k baino gehiagok industria-sektore horretan egiten dute lan, eta sektore horrek % 5 baino gehiago ematen dio BPGari Euskadi osoan.
Horrela, Getxo Itsas Hubekin 2021eko martxoan egin bezala, orain elkargune berri hau abiarazi da. Amaia Agirre Getxoko alkateak instalazioetara egindako bisitan adierazi duenez, “lan egiteko, lankidetzan aritzeko, proiektuak abian jartzeko eta udalerrian eragin positiboa sortzeko aukera-espazioak eraikitzen joatea da helburua. Kulturaren eta sormenaren esparru horretan, proiektuak jasangarriagoak izatea ahalbidetuko duen sare bat sortu behar dela ikusi dugu, eta, horrela, aurrera egin behar dela sektore fisikoa sendotzeko bidean. Kulturaren eta sormenaren industriak hogei diziplina baino gehiago hartzen ditu bere baitan, hala nola arkitektura eta diseinu ikasketak, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta musika, besteak beste”.
Getxo Sormen Hub
“Getxo Sormen Hub”ek ekintzailetzan oro har eta sormenaren eta kulturaren sektorean bereziki antzemandako beharrei erantzun nahi die. Enpresen %90 baino gehiago mikroenpresak dira, pertsona bat edo bi buru dituztela. Bakardadea, ekiteko zailtasunak, lankidetzan aritzeko beharra, ezagutza partekatzea, telelana... dira proiektu honek eman nahi dituen erantzunetako batzuk.
“Getxo Sormen Hub”en eskuragarri dauden 22 postuetatik 15 bete dira oraingoz. Eskuragarri daude proiektu berrietarako eska daitezkeen 7 lanpostu formatu malguan, webgunearen bidez edo getxosormenhub@getxo.eus helbide elektronikoan.
Lanpostuak lagatzeko aurkeztutako ekimenen eta talde sustatzailearen kalitatea, bizilekua, berrikuntza, emakumeen lidergoa eta proiektuak sormen-sektorearekin lotuta egotea baloratu ditu. Lagapena bi urterako izango da, eta beste urtebete luzatzeko aukera egongo da. Espazio horretan bizi diren proiektuen tipologia diseinua eta publizitatea, sormena, bideo-jokoak, ekitaldiak, soinua eta bestelakoak dira (%87 sormenaren sektorekoak dira). %40 emakumeak dira buru; %60 jardunean dauden enpresek aurkeztu dituzte (3 enpresa eta 6 pertsona autonomo), eta %40 ekintzaileak dira (%67 getxotarrak dira eta beste %33 Bizkaiko enpresa edo pertsonak).
Belaunaldien arteko proiektua
“Getxo Sormen Hub” espazio fisikoa baino gehiago ere bada. Ekimenaren inguruan, sektorea profesionalizatzeko ekintzak, aholkularitza, prestakuntzak, programak eta topaketak sortuko dira, sektoreko enpresak sendotzen laguntzeko.
Gainera, Ekonomia Sustapenerako Arloak eta “Getxo Sormen Hub”ek Udaleko Zahartze Aktiboaren arloarekin elkarlanean dihardute. Espazioak partekatzeaz gain, laster argia ikusiko duten bi proiektu nabarmentzen dira: