2023/1/4
Plan horren bidez, epe labur eta ertainean Getxoko merkataritza-egitura eta -mix-a orekatzen lagun dezaketen ekintzak ezagutu nahi dira (enpresa-ekintzak, merkataritza-dinamizazioko ekintzak, hirigintza-ekintzak...), bai eta lehiakortasun-eraldaketarako prozesua lagundu ere.
Proiektuaren gauzatze teknikoa IKERTALDE enpresaren esku utzi da, eta enpresa horrek hainbat azterketa-prozesu egingo ditu.
Lehenengo fasean, honako argazki hauek agertuko dira: (1) merkataritza-parkearen egungo egoera (eskaintza), egunerokotasunean eragina duten udal-jarduera guztien argazkiak (dinamizazioa, sinergiak, ordenantzak, espazio publikoaren erabilera eta abar), (3) ingurune hurbilenaren eskariaren azterketa, eta, azkenik (4) kontsumo-joeren eta erosketa-erabakien azterketa zehatza.
![]() |
![]() |
Datozen egunetan, prozesu parte-hartzailea hasiko da sektorearekin zerikusia duten gizarte-eragileekin, 2022-2027 estrategiak ezarriko dituen lan-ildoak zehazteko.