2022/11/25
Getxoko taxi guztiek (46) eskaintzen dute jada “Taxi Tour” zerbitzua, bisitariei eta turistei gure udalerriko aberastasun arkitektonikoak eta kulturalak eroso ezagutzeko aukera eskaintzen dien txangoa.
Taxilarien elkarteak eta Udalak 2001ean pro-grama hori martxan jarri zutenetik, orain arte, 6 taxilarik eskaini dute zerbitzu hori, eskatu ahala egokitzen joan dena (bidaien iraupena eta edukia, maskotentzako pet-friendly zerbitzua…). Orain, “BizkaiTaxi” elkarteak turismoa sustatzeko kanpainarekin bat egin ondoren, udalerriko 46 profesionalek jarduera honetan aukera ona ikusi dute beren eskaintza herritarrei zabaltzeko. Horretarako, prestakuntza espezifikoa jaso dute (turistei eman beharreko tratua, zerbitzua aritzeko era...) eta bereizgarria aldatu dute ibilgailuetan.
Taxi Tour
“Taxi Tour” ibilbide zirkularra da, Areeta, Neguri, Algorta eta Andra Mari zeharkatzen ditu eta hasierako puntuan edo erabiltzaileak erabakitzen duen lekuan amaitzen da. Ibilbidea gomendatzen da udalerriaren irudi osoagoa nahi dutenentzat eta geldialdi laburrak hartzen ditu barne bisitariek ikuspegiez gozatzeko edo argazkiak ateratzeko (Bizkaia Zubia, Portu Zaharra, Galea…).
2 ibilbide eskaintzen dira (audioa 4 hizkuntzatan):
Erreserbak egin daitezke BizkaiTaxira deituz 944915353, Bizkaibiziren APPren bidez edo https://bizkaitaxi.eus/es/servicios/taxitour/ web orriaren bidez.
Orain arte, zerbitzu horren erabiltzaileen %100 turistak izan dira, eta 10etik 9 baino gehiagoko gogobetetze-maila erakutsi dute.
Informazio gehiago: https://labur.eus/qjkqp