Enpresa Kudeaketako prestakuntza

Enpresa Kudeaketari buruzko prestakuntza, enpresa bat sortuko duten eta beren negozioaren bideragarritasuna aztertu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Ikastaroa 40 ordukoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak diruz laguntzen du.

2023. urterako aurreikusitako datak (ordutegia: 9:30etik 14:00etara)

- GE01: urtarrilaren 16tik 27ra

- GE02: otsailaren 20tik martxoaren 3ra

- GE03: martxoaren 20tik 31ra

- GE04: maiatzaren 8tik 22ra (15 jaieguna da)

- GE05: ekainaren 12tik 23ra

- GE06: uztailaren 10etik 21era

- GE07: irailaren 18tik 29ra

- GE08: urriaren 30etik azaroaren 13ra (azaroaren 1a jaieguna da)

- GE09: abenduaren 11tik 22ra

Bueltatu Trebakuntzara