Getxo Meeting. Nola saihestu eta kudeatu egoera zailak bezeroekin?
Uda ostean, ekintzaile eta enpresentzako itzulera oso baliagarria izango dute Getxo MEETING saioek: Nola saihestu eta kudeatu egoera zailak bezeroekin?
Negozio guztien egunerokoan eman litezke elkarrizketa deserosoak, kontrako argudioak, desadostasunak, aurrekontuei buruzko zalantzak, irismen-aldaketak, eskaera zalantzagarriak edo mugak jartzea zaila den egoerak. Batzuetan zaila da egoera horiek sortzea saihestea, baina posible da modu argian, eta lasaitasun eta segurtasun gehiagorekin kudeatzeko prestatzea.
Saio honetan ikasiko dugu egoera horiek korapilatu aurretik lantzen; kontrako argudioei erantzuten, gure lanaren balioa ahaztu gabe negoziatzen, eta bezeroarekin dugun harremana zaintzen, gure mugak alde batera utzi gabe.
Hamabost egunez behingo topaketa ekintzaile- eta enpresa-komunitatearentzat.
Data: Irailak 17
Ordutegia: 14:30-16:30
Lekua: Tiki Toki Fadura