Ekintzaileak

 

Gazteek sustatutako proiektuetarako laguntzak

Wanted programa

Aholkularitza integrala

Enpresa bat sortzea satisfazio handiak ekarri ahal dituen lan aukera bat da. Baina negozioak arrakasta aukera gehiago izateko, beharrezkoa da, martxan jarri baino lehen, ikerketa sakon bat egitea. Hau dela eta, zure enpresa propioa sortzean pentsatzen ari bazara, Ekonomia Sustapenean, aholkularitza zerbitzu oso bat eskaintzen dizugu, ideiaren analisitik, negozioa martxan jarri arte.

Informazio-saioak

Astero informazio saio bat antolatzen dugu, eta bertan Ekonomia Sustapenan eskaintzen dizugun zerbitzuen berri ematen dizugu, bai enpresa muntatzen ari zarenerako, bai berori eratuta duzunerako. Gainera, enpresa eratzeagatik eskuratu ditzakezun diru laguntzen berri ere ematen dizugu.

Saio honetan parte hartzeko, beharrezkoa da Ekonomia Sustapenan izena ematea (Ogoño kalea 1, 48930 Getxo), 944660140 telefonora deituz, mezu bat bidaliz  helbidera edo izena emateko formulario hau betez.

 

Enpresen ideien ikerketa

AnálisisIdeia bat badaukazu, Ekonomia Sustapenan enpresa proiektu batean bihurtzen laguntzen dizugu. Horretarako, eta espezializatutako tutore baten laguntzarekin, lehenengo pausoetatik laguntzen zaitugu, negozio propioa izatean dakarrena jakin dezazun; ideia zehaztu dezazun; eta zure Enpresa Planaren garapena hasi dezazun, garatu nahi duzun negozioaren alde ezberdinak paper baten idaztea baino ez dena.

 

Enpresa Kudeaketako prestakuntza

Negozioa kudeatzeko oinarrizko prestakuntza. Canvas eredutik abiatuta, enpresaren arloak lantzen dira: negozio-eredua, merkataritza-eredua, giza baliabideak, zerga-baliabideak, ekonomia- eta finantza-baliabideak, eta abar. Bertan, zure negozio-plana egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratu ahal izango dituzu, baina, batez ere, zure enpresa sortu ondoren kudeatzeko beharrezkoak direnak.

Aldi berean, ekintzaileentzat eta enpresentzat antolatzen ditugun prestakuntza-ekintzetan parte har dezakezu, enpresa-kudeaketako oinarrizko prestakuntza osatzen baitute.

 

Enpresa planaren garapena

Negozioa martxan jartzeak, hainbat alde aurretik ikertzea eskatzen du, aurrerago Enpresa Planean jarriko direnak:

  • Eskaini beharreko produktuak zehaztea.
  • Merkatu ikerketa: bezeroak, konpetentzia…
  • Nola emango dituzun ezagutzera zure produktu edo zerbitzuak.
  • Nola ekoiztuko dituzun zure produktuak edo eskainiko zure zerbitzuak.
  • Beharko dituzun baliabide materialak (lokala, altzariak, ekipamendua, etab).
  • Zenbat pertsona beharko dituzun zure negozioa errealitate bihurtzeko eta zelako harremana izango duzun pertsona horiekin (Kolaboratzaileak? Bazkideak? Kontratatutako langileak?).
  • Nola egin dezakeen teknologiak errealitate zure negozioa.
  • Zein forma juridiko hartuko duzun.
  • Zer betebehar izango dituen zure enpresak (fiskalak, normatiboak, sektorialak…).
  • Errentagarria izango al da nire negozioa?.

Enpresa sortze tutore batek zure enpresa proiektuaren ikerketan eta zure lanaren plangintzan lagunduko zaitu.

Enpresa martxan jartzea

Behin zure enpresa ideia aztertuta zure enpresa sortzea erabakitzen baduzu, hau martxan jartzen lagundu ahal dizugu, bereziki, Administrazio ezberdinek eskaintzen dituzten laguntzen eta hauek eskuratzeko baldintzen inguruan, baita ekintzaileentzako finantzazio preferenteari buruz ere.

« Volver a Promoción Económica

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Udako ordutegia

Uztailaren 22tik abuztuaren 9ra -> 08:30etik 14:30era
Abuztuaren 12tik 23ra -> itxita
Abuztuaren 26tik 31ra -> 08:30etik 14:30era

@getxolan
@getxolan
getxolan
getxolan