2025eko dinamizazio ekonomikorako laguntzak

Profesionalen, merkatarien eta ostalarien elkarteei zuzenduta

Getxoko Udalak, elkarteen jarduera eta haien eginkizuna sustatze aldera, abian jarri ditu laguntza hauek; hala, beren helburuei eta azpisektoreetan (merkataritza eta ostalaritza) duten garrantziari lotutako zenbait alderdi babestuko dituzte.

Hauexek dira dirulaguntza-ildoak:

1. ildoa: Getxoko merkatarien elkarteei eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko laguntzak eta elkarte horietan bildutako Bizkaiko gainerako federazioei eta erakundeei zuzendutakoak.

Erakunde horien urteko jarduera-plana garatzen eta gauzatzen laguntzea, Getxoko merkataritza- eta ostalaritza-jardueraren hobekuntza sustatzea.

2. ildoa: Udalak sustatu nahi dituen arlo estrategikoetan profesionalen eta enpresaburuen elkarteei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko laguntzak.

Udalak bultzatu nahi dituen eremu estrategikoekin zerikusia duten profesionalak udalerrian sustatzeko ekitaldiak (profesionalak edo enpresenak) hurbiltzea Getxo udalerrira, besteak beste, enpresa-ekimen berriztatzaileak ongizatearen, bizi osasuntsuaren eta kirolaren eremuetan; kultura- eta sormen-industriak, eta turismoaren arloan gure udalerria sektore horiei lotutako segmentuetan kokatzea.

3. ildoa: Getxoko merkatarien eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteen asoziazionismoa mantendu eta sustatzeko laguntzak.

Elkarteak eta bazkide berriak sartzea bultzatzea (saltokiak, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak).

Hauexek dira laguntzak eskatu ahalko dituztenak:

  • Getxo udalerriko merkatarien eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteak.
  • Getxoko merkatarien eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteak biltzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko federazioak eta beste erakunde batzuk.
  • Udalak bultzatu nahi dituen eremu estrategikoetako eragileak profesionalizatzea beren helburu sozialean duten profesionalen elkarteak, enpresaburuen elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuk.

Dokumentu interesgarriak:

1. ildoa: Getxoko merkatarien elkarteei eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko laguntzak eta elkarte horietan bildutako Bizkaiko gainerako federazioei eta erakundeei zuzendutakoak.

Justifikazioa aurkezteko epea: Diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik 45 egun baliodun igaro baino lehen aurkeztu beharko da justifikazioa, honako kasu hauetan izan ezik:

- 2025eko abenduan garatzen direnak; kasu horretan, deialdiaren hurrengo urteko urtarrilaren azken eguna justifikatu ahal izango da gehienez.

Justifikatzeko dokumentazioa:

  1. Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten dokumentuak.
  2. Aurkeztutako fakturei dagozkien ordainketak egin izanaren egiaztagiriak.
  3. Helburu bererako beste dirulaguntza batzuen aitorpena, dirulaguntza eman duten organoak eta zenbatekoa, 10. ereduaren arabera.

Gainera, honako dokumentazioa ere aurkeztu behar da:

  1. Jarduera-memoria, 11. ereduaren arabera. Sartu balorazio-galdetegia.
  2. Material grafikoari eta erabili diren kokapenei buruzko dokumentazioa.
  3. Memoria ekonomikoa, 12. eredua.
Langile-gastu horiek ezin izango dute gainditu azkenean egikaritutako aurrekontuaren % 15. Gauzatutako zenbatekoa eskabidean aurkeztutako aurrekontua baino handiagoa bada, langile-gastuen gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, eskabidean aurkeztutako proiektuaren diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 15 aplikatuko da.

Behar izanez gero aurkeztu beharreko beste agiri batzuk:

  • 8. eredua: Ez egotea elkarreragingarritasunaren aurka BAKARRIK bete baldin eta EZ bada nahi udalak zorrei, gizarte-segurantzari, ogasunari eta udalari buruzko datuak egiaztatzea.
  • 9. eredua: Ordezkaritza ematea. BAKARRIK bete baldin eta beste batek aurkeztuko badigu eskaera.
  • Langile-gastuen justifikazioa: 13. eredua eta honako dokumentazio hau erantsita:
    - Kostua orduko kalkulatzeko azalpen-agiria.
    - Autonomoak: jarduera egiten den hilabeteetako autonomoen ordainagiria.
    - Nominak: jarduera egiten den hilabeteetako nominaren ordainagiria eta langilearen aitorpena, 14. ereduaren arabera.

2. lerroa. Udalak sustatu nahi dituen eremu estrategikoetako profesionalen eta enpresaburuen elkarteei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko laguntzak.

Justifikazioa aurkezteko epea: Diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik 45 egun baliodun igaro baino lehen aurkeztu beharko da justifikazioa, honako kasu hauetan izan ezik:

- 2025eko martxoan garatzen direnak; kasu horretan, deialdiaren hurrengo urteko apirilaren azken egunean justifikatu ahal izango dira, gehienez ere.

Justifikatzeko dokumentazioa:

  1. Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten dokumentuak.
  2. Aurkeztutako fakturei dagozkien ordainketak egin izanaren egiaztagiriak.
  3. Helburu bererako beste dirulaguntza batzuen aitorpena, dirulaguntza eman duten organoak eta zenbatekoa, 10. ereduaren arabera.

Gainera, honako dokumentazioa ere aurkeztu behar da:

  1. Jarduera-memoria, 11. ereduaren arabera. Sartu balorazio-galdetegia.
  2. Material grafikoari eta erabili diren kokapenei buruzko dokumentazioa.
  3. Memoria ekonomikoa, 12. eredua.
  4. Langile-gastuen justifikazioa: 13. eredua eta honako dokumentazio hau erantsita:
    - Kostua orduko kalkulatzeko azalpen-agiria.
    - Autonomoak: jarduera egiten den hilabeteetako autonomoen ordainagiria.
    - Nominak: jarduera egiten den hilabeteetako nominaren ordainagiria eta langilearen aitorpena, 14. ereduaren arabera.

Langile-gastu horiek ezin izango dute gainditu azkenean egikaritutako aurrekontuaren % 20. Gauzatutako zenbatekoa eskabidean aurkeztutako aurrekontua baino handiagoa bada, langile-gastuen gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, eskabidean aurkeztutako proiektuaren diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 20 aplikatuko da.

Behar izanez gero aurkeztu beharreko beste agiri batzuk:

3. Ildoa: Merkatarien eta ostalari nahiz jatetxeen elkarteen funtzionamendu-gastuetarako laguntzak.

1. eta 2. lerroen justifikazioa aurkeztu beharko da. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 30.7 artikulua kontuan hartuta, ez da beharrezkoa 3. lerroa justifikatzea, lerro horretako dirulaguntzak hartzailearen egoera jakin baten arabera ematen baitira.


Justifikazioak aurkeztea:


Getxoko Udalak beretzat gordetzen du erakunde onuradunari beharrezkotzat jotzen dituen finantza-egiaztapeneko jarduketa guztien mende jartzeko ahalmena, barne- edo kanpo-auditoriak egitea barne.

Edozein kontsulta egin ahal izango da Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapen Sailaren telefonoan (944660140) edo posta elektronikoz, getxolan@getxo.eus helbidean.

Administrazio elektronikoaren bulegoarekin arazoak izanez gero: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus