Prebentzioa familia eremuan
Gurasoek euren osasunarekiko balio positiboak eta gaitasun pertsonalak garatu ditzaten formazio egokia sustatzea da helburua; menpekotasun-sortzaileak diren portaeren kudeaketaren aurrean, seme-alaben hezkuntza bizi-estilo osasuntsuen baitan errazteko.
Helburu zehatzen artean ondorengoak nabarmentzen dira:
- Prebentziorako eta hezkuntzarako eragile moduan duten eginkizunaren garrantziaz gurasoak sentsibilizatzea eta Guraso Eskola Programan parte hartzera bultzatzea
- Guraso Eskolaren antolaketa eta garapenaren bidez, programa berezia diseinatzea eta abian jartzea, hezkuntza-eginkizunak behar den moduan garatzeko gaikuntza lortu ahal izateko
- Guraso Eskolaren alderdiak osagarritzeko eta udalerriak eskaintzen dituen gizarte-hezkuntza izaerako baliabideak ezagutzera emateko argitalpen baten diseinua, lanketa eta jendarteratzea
Udaltzaingoa
94 466 0202
BAKARRIK HITZORDUAREKIN
94 662 00 99