Bigarren eta Batxilergo Hezkuntza

Proiektuak bigarren hezkuntzako, zikloetako eta batxilergoko ikastetxeei osasunerako hezkuntza eta adikzioen prebentziorako programak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ematean datza.

Prebentzio Unitateak ikastetxeentzako erreferentea izan nahi du osasunerako eta droga-menpekotasunen eta substantziarik gabeko adikzioen prebentziorako hezkuntza-gaietan, adinez txikikoen beharretara egokitutako esku-hartze orokorrak bultzatuz.

Getxoko Udalak ikastetxean presentzia fisikoa izango duen aholkulariaren figura eskaintzen du irakasleekin zein ikasleekin honako ekintza hauek gauzatzeko: 

  • Osasunarekin, prebentzioarekin, drogekin eta substantziarik gabeko adikzioekin lotutako ikasleen beharrak jasotzeko
  • Prebentziorako programak diseinatzeko aholkularitza
  • Baliabide didaktikoen diseinua eta hornidura
  • Prestakuntza eta trebakuntza eraginkorra
  • Antzemandako beharrak beste baliabideetara bideratzeko
  • Adikzioen prebentziorako informazio tailerrak
  • Informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera egokiari buruzko tailerrak
  • Online apustu eta jolasei buruzko tailerrak.

INESI PROIEKTUA

Osasunaren sustapena eta droga-menpekotasunen prebentzioa helburu, nerabeengan bizimodu ahalik eta osasuntsuenak definitzen laguntzeko gaitasunak garatzeko, irakasleriari baliabide eta jarduera ezberdinak eskaintzen dizkion material didaktikoa. DBHko 1.go zikloko ikasleei zuzendua dago.

ADIKZIO AURRETIK

Zinema baliabide gisa erabiltzen duen egitaraua, substantziadun zein substantzia gabeko adikzioen prebentzio unibertsalerako. Nerabeen alfabetatze emozionala eta arrisku-egoeren aurrean kudeaketa egokirako portaera jarraibideak transmititzea ditu helburu.

Irudiberria

ARRISKUA ALKOHOLA

EAEko ikastetxeetan ikasketak egiten ari diren 15 urtetik gorako ikasleei zuzendua, alkohola hartzearekin lotutako arriskuak eta kalteak ezagutzea du xede, horrela jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko.

Ortzadar

ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ETA MURRIZKETARAKO IKASTAROAK

Drogen kontsumoari buruzko egiazko informazio objektiboa jaso dezaten, sinesmenak kontrastatu eta zalantzan jartzeko, dudak argitzeko eta hausnarketa bultzatzeko ikasgelan burutzen diren prebentzio/informazio tailerrak dira, DBHko 3.mailako ikasleei zuzenduak.

ETORKINTZA Fundazioa

SAREKO JOKOARI ETA APUSTUEI BURUZKO TAILERRAK

Ikasgelako tailerrak Jokover bideo-jokoarekin. Ikuspegi hezitzailea duen tresna bat da, eta ausazko jokoen eta apustuen erabilera arduratsua bultzatzeko helburua du oinarrian, praktika hori dramatizatu eta kriminalizatu barik. Hala, erabilerari, esperotako sariei eta arrisku posibleei buruzko sentsibilizazioa lantzea da xedea, arriskuak murriztu eta informazio objektiboa eta ez moralizatzailea emanez.

Jokover

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +