Haur eta Lehen Hezkuntza

Globos 

Proiektuak haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeei osasunerako hezkuntza eta adikzioen prebentziorako programak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ematean datza.

Prebentzio unitateak ikastetxeetako irakasleak orientatzen eta aholkatzen ditu osasunerako hezkuntzako-programak diseinatu eta garatu ditzaten, ikastetxean presentzia fisikoa izango duen aholkulariaren figuraren bitartez.

Horrela, babes-faktoreak (trebetasun sozialak, balioetan oinarritutako heziketa, adimen emozionala…) indartu nahi dira eta arrisku-faktoreen eragina murriztu, arazoak sortzen dituzten adikzioen aurrean.

Ekintza horiek gauzatzeko zera eskeintzen da:

  • Irakasleentzako osasunarekin, droga-menpekotasunen prebentzioarekin eta substantziarik gabeko adikzioekin zerikusia duten gaietarako aholkularitza
  • Ikasleen beharretara egokitutako prebentzio-programak diseinatzeko laguntza
  • Baliabide didaktikoen diseinua eta hornidura
  • Irakasleen prestakuntza eta ikasleen formakuntza
      

"LAGUNEKIN BARATZEAN" programa, barazki-multzo baten eguneroko egoeretatik abiatuz neska-mutilen arteko harremanen garapenean oinarrituta dago. 5-9 urte bitarteko eskola-umeei zuzendua, ikasleentzako ipuin-liburua, irakasleen-gida didaktikoa eta CD nahiz irudi-jokoa dakartza.

    

Txotxongilo-antzerki ekimena, jolas-moduan umeengana hubiltzeko oinarrizko elementu gisa eta "Lagunekin baratzean" egitasmoa osatzen duena.

BIHARTALDEA

       

SAREAN PROGRAMA. Informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) gero eta garrantzia handiagoa dute formazioan, hezkuntzan eta gazteen harremantzeko moduan. IKT eta, batez ere, sare sozialak modu egokian erabiltzeko helburuaz tailerrak antolatzen dira LHko 6.mailan zein DBHko 1.go mailan.

ETORKINTZA Fundazioa

 Emoki

SENTIKTUZ PROGRAMA Erkidegoan egin den prebentzio unibertsaleko nahiz aukerako prebentzioko programa da, eta helburua hauxe da: harreman fisiko zein digitaleko inguruan ongizate osoa sustatzea, emozioak kudeatuz, harreman afektibo eta sexual osasungarriak garatuz, eta teknologia berriek ikasleengan duten eragina aztertuz.
EMOKI elkartea, harreman fisiko zein digitaleko inguruan ongizate osoa sustatzeko.

Emoki

 Apika

Ipuin kontalaria: NI NEU ZU ZEU Ipuinen ahozko narrazioa da, eta horren bitartez asertibitatea lantzen da, adikzioak prebenitzeko baliabide gisa. Ipuin hauetan banaka erabakitzeko garrantzia lantzen da, denok desberdinak garela eta gure izate hutsagatik baliotsuak garela ulertuz. Besteengan eta geure buruarengan daukagun eragina. Elkar errespetatu behar dugula eta nork bere burua errespetarazi behar duela ulertzeko ipuinak.

Apika

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +