Prebentzioa hezkuntza eremuan

Prevención

Hezkuntza-alorrean, ondoko hauetan gauzatzen da prebentzioa: aholkularitza teknikoan, irakasleak gaitzean, eta ikasleak prestatzean. Hori guztia Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei emandako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak indartzeko, osasunerako eta adikzioen prebentziorako programak diseinatu eta garatu ditzaten.

Esku-hartzerako bi etapa nagusi ezberdintzen ditu: batetik, Haur Hezkuntzako (0-6 urte bitartean) eta Lehen Hezkuntzako (6-12 urte bitartean) etapa eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte bitartean) eta Derrigorrezkoaren Ondorengo (16 urtetik aurrera) etapa, bakoitzari dagozkien garapen-prozesu ezberdinekin bat eginez.

Gaur egun, informazio eta komunikazio teknologien (IKT) garapenaren ondorioz, eta gero eta handiagoa den substantzia gabeko adikzioen eraginez (ludopatia), esku-hartzerako estrategian aldaketa kualitatibo garrantzitsua ematen ari da. Izan ere, esku-hartze komunitariorako metodologia tradizionalean irakaslea zen trebatu/gaitzen zena ezagutza/jarrera horiek berak zabaldu zitzan, bera baitzen hezkuntza-errealitatea ondoen ezagutzen zuena. Egun, aldiz, irakaslearen lana ordezkatzen duten gai zehatzetako teknikarien eskaera gero eta handiagori erantzuten diote prebentzio tailerrek. Ondorioz, gela bertako esku-hartze kopurua eta edukien aniztasuna gero eta handiagoa da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +