Aurkezpena

Pintura

Adikzioen Prebentziorako Unitatea

Adikzioen Prebentziorako Unitatea Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloari atxikitako zerbitzu bat da, eta horrela jasotzen da indarreko legegintzaldi-planaren estrategien artean: “Udalerrian Droga-Mendekotasunak Prebenitzeko legea garatzea”.

Substantziadun ala substantziarik gabeko adikzioekin lotutako aholkularitza, orientazioa ala deribazioa behar duen edozein pertsonak ala gizataldek udalerrian profesional bat eduki ahal izateko espazio bat eskaintzea da asmoa.

Proposaturiko helburuak honakoak dira:

  • Arrisku-portaerak mugatzeko asmoz, mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen portaeren aurrean babes-faktoreak indartzea, hezkuntza prozesuan zehar bizitza-estilo osasungarriak sustatuz ikastetxeen eremuan (hezkuntza eremua)
  • Familiek euren osasunarekiko balio positiboak eta gaitasun pertsonalak garatzeko formazio egokiaren sustapena, seme-alaben hezkuntza bizitza-estilo osasuntsuen baitan errazteko, menpekotasun-sortzaileak diren portaeren kudeaketaren aurrean (familia eremua)
  • Komunitate esparruko esku hartzeak areagotzea eta dibertsifikatzea, horiek moldatuz hartzaile kolektibo bakoitzera (erretzaileak, herritarrak orokorrean, hezkuntzako kolektiboa eta abar) eta jarduketa esparru guztietara (komunitate esparrua)

Harremanetarako

Gizarte Zerbitzuak - Adikzioen Prebentzioa

Urgull kalea, z/g.  48991

Telefono-zenbakia: 94 466 01 51

Faxa: 94 466 01 55

gizartez@getxo.eus

gzulueta@getxo.eus

etorkintza.ncrespo@getxo.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +