Berriak
Familia Eskolaren ikastaroak
2020/10/07
Familia Eskolaren ikastaroak urteko azken hiruhilekoan
Datorren urriaren 21ean, asteazkenean, abian jarriko dira Getxoko udalak urteko azken hiruhilekorako antolatutako Familia Eskolaren ikastaro berriak. Berritasun gisa, saioak Romo Kultur Etxean eta Algortako Urgull kaleko udal egoitzan (Gizarte Kohesioko sailean) izango dira, egungo osasuneko segurtasun neurriak betetze aldera. Urtero bezala, ikastaroen helburua da eskola garaian sortzen diren menpeko jarreren arriskuak kudeatzen laguntzeko. Jorratuko diren gaiak hurrengoak izango dira: emozioen kudeaketa, bullyinga, gizarte sareen eta teknologia digitalaren erabilera, smartphona eta Internet, droga-mendekotasunak eta berdintasuna.
Doako ikastaroak udalerriko heziketako zentroetako ikasleen familiei zuzenduta daude, eta parte hartu ahal izateko aurretiaz izena eman beharko da Gurasoen Eskolen elkarteek edo eskolek online bidaliko duten online inprimaki baten bitartez, edo gurasoeskolakgetxo@gmail.com helbidean ere eskatu ahal izango da.