Berriak

Okaren jolasa

2020/05/25

Udalak Okaren jolasaren bertsio bat eskaintzen du ikasgeletan hezkuntza emozionala lantzeko

Autoerregulazio emozionala lantzeko materiala eskaintzeko, Getxoko udalak, Etorkintza Fundazioarekin elkarlanean, Okaren jokoaren bertsio egokitua bidali die udalerriko ikastetxeei. Jokoa arreta eta kontzentrazioa garatzeko 4 proposamenek osatzen dute: asanak (Yogaren jarrerak), arnasketa kontzienteko dinamikak, hainbat erronka, eta arreta- eta kontzentrazio-ariketak (Mindfulness). "Familian edo lagunen artean jolasteko jolasa da, adin mugarik gabe. Emozioen erregulazioa eta seme-alabena lantzeko modu dibertigarria da", azaldu du Carmen Diaz Cohesion Sozialeko zinegotziak.

Jokoaren taula inprima daiteke eta etxean eskuragarri dauden partxisaren edo antzekoen fitxekin (garbantzuak, txanponak) jolas daiteke: YOKA

Prebentzioa
Bestalde, udalerriko ikastetxe gehienek adikzioak prebenitzeko "Adikzio aurretik" zinema-programarekin lan egiten jarraitzen dute, programa horren egokitzapen bat egin ondoren, on line lan egin ahal izateko. Une honetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleak "Larga vida y prosperidad" filma lantzen ari dira, web-orrian egokitutako atal berri baten bidez (https://www.getxo.eus/eu/prevencion/prevencion-educativa/educacion-secundaria).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +