Berriak

Materialak eta arreta

2020/04/21

Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak materialak eta arreta eskaintzen dizkie ikastetxeei eta familiei

Getxoko Udaleko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua, alarma-egoeraren hasieratik, udalerriko ikastetxee guztiekin harremanetan jartzen ari da, arreta eta hainbat euskarritan dauden materialak eskaintzeko, era honetan ikasleen garapenean garrantzitsuak diren gaiak lantzen jarraitu ahal izateko.
Ildo horretan, familian emozioen eta yogaren kudeaketa lantzeko gida bat (Patxadaz) eskaini da, bereziki 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Bestalde, Bigarren Hezkuntzako ikasleei materiala eskaini zaie, konfinamendu-egoeran izan daitekeen drogen kontsumoari buruz hausnartzeko.

Aldi berean, telefono bidezko arreta-zerbitzu bat jarri da abian (692 730 235) Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat, astelehenetik igandera, 9:00etatik 21:00etara, familia-harremanetan sor daitezkeen zailtasunei, antsietate- eta larritasun-egoerei, droga-kontsumoek eragindako arazoei, apustu egin beharrari eta abarri buruzko galderak erantzun ahal izateko.

Bestalde, Getxoko 272 familiarekin harremanetan jarraitzen da eskariak eta beharrak jaso eta erantzuteko, eta egungo egoerarako material interesgarri eta erabilgarriak banatzen ari dira. Edozein zalantza argitzeko, gurasoeskolakgetxo@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.

Azkenik, mendekotasun-arazoak dituzten familientzako eta helduentzako laguntza psikologikoko zerbitzua prestatu da. Telefono hori (688 698 561) astelehenetik igandera dago martxan, 09:00etatik 21:00etara.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +