Berriak

Ikastaro berriak

2020/01/22

Familia Eskolaren ikastaro berriak abian   

Hasi dira dagoeneko Getxoko Udalak abian jarritako Familia Eskolaren ikastaro berriak, eskola garaian sortzen diren mendekotasun jokabideen arriskuak kudeatzen laguntzeko helburuarekin. Ikasturtearen amaierara arte jorratuko diren gaiak hurrengo gaiei buruzkoak izango dira: bullying; emozioen, smartphonen eta Interneten erabilera; adikzioak; berdintasuna eta sexualitatea.

Ikastaroak udalerriko  heziketako zentroetako ikasleen familiei zuzenduta daude, eta ez da beharrezkoa seme-alabak saioak emango diren zentroetako ikasleak izatea. Hurrengo hilabeteetan ikastaroak eskainiko dira San Nikolas ikastolan, Romo, Geroa, Zabala, Nuestra Señora de Europa eta Santísima Trinidad ikastetxeetan, eta Julio Caro Baroja eta Aixerrota institutuetan. 

Doako ikastaroen iraupena hiru saiokoa izango da eta parte hartu ahal izateko  aurretiaz izena eman beharko da  Gurasoen Eskolen elkarteek edo eskolek bidaliko duten online inprimaki baten bitartez, edo gurasoeskolakgetxo@gmail.com helbidean ere eskatu ahal izango da. 

Informazio gehiago Seme-alabak argitalpenean eta 94 466 01 51 telefono zenbakian dago. 

Balantzea

Aipatutako ikastaroek osatuko dute egungo eskola ikasturterako antolatutako eskaintza, urritik abendura sei burutu baitira, 18 saiorekin, adimen emozionala, pantailekiko esposizio goiztiarra, nerabeen lehenengo kontsumoak, hezkidetza eta IKTen erabilera egokirako heziketari buruz. Saio horietan parte hartu duten pertsonen bataz besteko asebetetze maila altua izan da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +