Getxoko Udaltzaingoa

Udaltzaingoa segurtasun publikoko kidegoa da, udalerriaren mendekoa, eta bere egitekoak dira eskubideak eta askatasunak modu librean egikaritzen direla babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea, elkarbizitza baketsua zainduz eta pertsonak eta ondasunak babestuz, Legearekin bat eginez (Getxoko Udaltzaingoaren Araudia).

Fachada

Udaltzaingoa, bere zereginak egikaritzean, herritarrentzako eskuragarri egoten da eguneko hogeita lau orduetan eta urteko egun guztietan, eta honako helburuak lortu nahi dira:

  • Hurbileko polizia izatea, eta horretarako, ikusgarritasuna, irisgarritasuna eta herritarren beharrekiko eskuragarritasuna aplikatzen dira. Bere ingurunearekin eta komunitatearekin integratutako polizia bat, gatazkei aurrea hartzeko eta horiek prebenitzeko gai dena, hurbiltasuna lan-filosofiatzat hartuz.
  • Herritarrek polizia baliabide propiotzat hartu behar dute, poliziak herritarrei lagundu eta herritarrak babesten dituelarik, eta segurtasun pertsonala eta ondasunena zaintzen dituelarik, legezko xedapenekin bat eginez.
  • Herritarrek polizia baloratu behar dute bere prebentzio aktiboagatik, hurbiltasunagatik, arintasunagatik eta eraginkortasunagatik.
  • Polizia aintzatetsia bere zerbitzuengatik eta zerbitzuen kalitateagatik.

Udaltzaingoak honako balioak hartzen ditu bere gain jarduera profesionalean:

  • Polizia zintzoa eta zuzena izatea, ustelkeriaren aurka dagoena eta herritarrak inpartzialtasunez eta neutraltasunez tratatzen dituena. 
  • Konfiantzazko eta errespetuzko polizia izatea, gardentasunez lan egiten duena, komunikazioa jorratuz, eta pertsona guztiak errespetuz tratatzen dituena.
  • Konpromisoa eta barne kohesioa dituen polizia izatea, langile guztiek horiek beteko dituztelarik jarduera profesionala garatzen duten bitartean. 
  • Taldean eta diziplinarekin lan egiten duen polizia izatea, helburuak barneratuz, zereginak aztertuz eta egikarituz, eta arazoak ebaztean inplikatuta dagoen polizia izatea. 
  • Polizia gaitua izatea, kideen etengabeko prestakuntza eta hobekuntza lantzen dituena.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +