Berriak

Atxilotuta Areetan

2021/11/03

Atxilotuta Areetan ibilgailu bat indarrez zabaltzen harrapatuta

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen azaroaren 1ean, astelehenean, Areetan aparkatuta zegoen ibilgailu bat indarrez zabaltzen saiatzen ari zela. Polizia-patruila batek aurkitu zuen egilea autoaren ondoan, autoak indarrez zabaldu izanaren zantzuak zituen, eta barruan egileak lapurtzeko zeraman burdinazko barra bat. Dagozkion eginbideak egin ondoren, espedientea epaitegira bidali da.

Gainera, jai-zubian, hiru pertsona ikertu zituzten bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horietako bi baimendutako alkohol-tasak gaindituz gidatzen ari zirela aurkitu zituzten udaltzainek. Batak hirukoiztu egin zuen baimendutako odoleko alkohol-tasa (0,90), eta besteak 0,68ko emaitza eman zuen. Hirugarren pertsona bat ikertzen ari dira, Algortako kale batean aparkatuta zeuden beste lau ibilgailua kaltetu ondoren, handik alde egin ostean. Gidaria aurkitu zutenean, 0,48 mg/l-ko alkoholemia-emaitza positiboa eman zuen.

Era berean, beste gidari bati salaketa administratiboa jarri zioten, trafikoko arau-hauste bat egin, eta alkoholemia-probetan emaitza positiboa eman ondoren.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +