Berriak

Udaltzaingoak 500 litro alkohol baino gehiago

2021/09/20

Udaltzaingoak 500 litro alkohol baino gehiago atzeman ditu Areetan, sare sozial ezagun baten bidez "elkarretaratze" deia detektatu ondoren

Getxoko Udaltzaingoko agenteek 500 litro alkohol baino gehiago konfiskatu zituzten larunbatean, hilak 18, sare sozial ezagun baten bidez gazteen artean “elkarretaratze” baterako deia atzeman ostean. Gainera, Ertzaintzarekin lankidetzan, hainbat adingabe identifikatu zituzten alkohola edateagatik, bi borroka-saiakera neutralizatu zituzten eta ostalaritzako bost lokal salatu zituzten indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik.

Gure udalerritik eta beste hainbat herritatik etorritako mila gazte inguru bildu ziren larunbatean Areetan, sare sozial ezagun baten bidez deia eginda. Deialdi horren berri izanik, asteburu guztietan egiten den bezala, udaltzainek, Ertzaintzarekin lankidetzan, prebentziozko eta aurrez aurreko dispositibo bat ezarri zuten Areeta auzoko hainbat tokitan. Dispositiboa hilaren 18ko (larunbata) 17:00etan hasi eta irailaren 19ko (igandea) 08:30ean amaitu zen.

Poliziaren prebentzio-lanaren ondorioz, honako jarduketa hauek egin ziren:

• 500 litro alkohol baino gehiago konfiskatzea eta suntsitzea, bide publikoan makro-botiloi bat egin nahian zeuden gazteei.

• 9 bozgorailu kentzea bide publikoan jaiak egin nahi zituzten gazte-talde batzuei (gehienak Xake plazan eta Ibaigane kalean).

• 4 adingabe identifikatzea -14 eta 17 urte bitartekoak- alkohola edateagatik. Horietako batek laguntza behar izan zuen ospitale batean, eta beste hiruren kasuan, gurasoak bila joan behar izan ziren, agenteek abisatu ondoren.

• gazte askok parte hartzen zuten 2 borroka-saiotan esku hartzea eta neutralizatzea, eta biak eragin zituzten pertsonak identifikatzea.

• ostalaritzako 5 lokal salatzea, indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik.

Gainera, Udaltzaingoak izapideak hasi ditu, alde batetik, gimnasio batean kalteak eragiteagatik eta, bestetik, bizikleta bat lapurtzeagatik. Bi kasuetan, gertakariekin zerikusia izan dezaketen pertsonak identifikatu dira.

Udalak behin eta berriz azpimarratu du banakako eta taldeko erantzukizunez jokatu behar dela, eta gogorarazi du ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +