Berriak

90 zigor proposamen

2021/05/03

90 zigor proposamen asteburuan COVID araudia ez betetzeagatik

Udaltzaingoak 90 zigor proposamen bideratu ditu asteburuan Covid-19 araudia ez betetzeagatik. Oraingoan, 22 arau-hauste ordutegia ez betetzeagatik izan dira eta beste horrenbeste maskara ez eramateagatik; 19 kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik, 14 lau pertsona baino gehiagoko taldeak izateagatik eta 10  udal itxialdia ez errespetatzeagatik. Hiru ostalaritzako establezimenduri zigor proposamen bana jarri diete, indarrean dagoen ordutegia ez betetzeagatik. 

Gure udalerriko egungo egoera epidemiologikoa dela eta, Udalak berriro eskatu du erantzukizun indibidualeko eta kolektiboko jarrerak izatea eta gogorarazi du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea  (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +